Berriak

18 eta 16 urtez azpiko selekzioen Espainiakoa: Bi selekzioak lauko finalerako sailkatu dira

18 eta 16 urtez azpiko Euskadiko selekzioek lan bikaina egin dute Erandion jokatutako bigarren fasean eta Espainiako txapelketa irabazteko lehian egoteko sailkatu dira. 18 urtez azpikoak 4-0 hartu du mendean Melilla bigarren jardunaldian (Peru, Tascon birritan, eta Rudy izan dira golegileak). 16 urtez azpikoak, berriz, 3-0 garaitu du aurkari bera Paredesen, Cordobaren eta Anaten golei esker. ZORIONAK!