Berriak

18 urtez azpiko Euskadik galdu egin du Espainiako txapelketako final-aurrekoa

Jose Luis Txakartegik zuzendutako taldeak 3-0 galdu du Valentziaren kontra Alcala de Guadairan jokatzen ari diren lauko finalean.

Ez da posible izan. Euskadik Espainiako txapelketa irabazteko ilusioa zuen, baina Valentziak lehiatik kanpo utzi du. Jose Luis Txakartegiren taldeak 3 eta 0 galdu du, baina azken emaitzak ez du behar den moduan islatzen bi taldeen artean egon den borroka. Izan ere, Txakartegiren taldeak oso ondo lehiatu du lehen zatian. Aurkaria baino gehiago izan da eta atsedenaldira irabazten joateko merituak egin du.

Hala ere, bigarren zatiaren lehen minutuan Valentziak egindako golak goitik behera aldatu du norgehiagoka. Markagailuan atzetik joan arren, Euskadi ahalegindu da neurketa parekatzen baina ezin izan du. Gure selekzioak bi lagun gutxiagorekin amaitu du partida epaileak Peru eta Sillero egotzi ostean.