Berriak

Euskadiko Futbol Federazioak lau urtez luzatu du kontratua Astorekin

Akordio berria 2020 urtean amaituko da. Hortaz, bien arteko erlazioak mende laurdena gaindituko du. Izan ere, Federazioaren eta Astoreren arteko lehen hitzarmena 1994ko urriaren 4an sinatu zen, baina Astorek urtebete lehenago jantzi zuen lehen aldiz Euskal Selekzioa. Atotxari agur esateko jokatu zen neurketan, hain zuzen ere. Euskadiko Federazioaren eta Astoreren arteko kontratu luzapena Euskadiko Futbol Federazioko Luis Mari Elustondok eta Ternua Gropuek kontseilari Jesus Anduagak sinatu dute.