Berriak

Areto futbola: Euskadik galdu egin du Espainiako txapelketako lehen partida

Selekzioak 8-1 eman du amore Valentziaren kontra Ibarran jokatzen ari diren txapelketan.

Indarrak agortu bitartean maila ona eman arren, Euskadik ezin izan zuen garaipenarekin hasi 19 urtez azpiko Espainiako txapelketa. Ibarrako Belabietan ari dira jokatzen txapelketa eta zaleen babesa eta jarrera egokia izan arren, bigarren zatia luze egin zitzaion gure selekzioari. Atsedenaldira gol bategatik galtzen eta neurketan sartuta ailegatu arren, Valentziak bigarren zatiko lehen minutuan sartutako gol bik hankaz gora jarri zuten lehia. 3 eta 0koarekin Aierberen golak esperantza apur bat eman zion Euskadiri baina aurkariak gure akatsak baliatu zituen ondorengo minutuetan eta ez zuen inolako aukerarik eman. Azken emaitza 8 eta 1 izan zen. Euskadik Balear Irlen kontra neurtuko ditu indarrak bigarren jardunaldian (19:00).

Atzoko beste neurketan Balear Irlak eta Extremadurak seina berdindu zuten. Herenegun, berriz, Valentziak 3 eta 2 hartu zuen mendean Balear Irlak eta Kataluniak 6 eta 2 hartu zuen mendean Extremadura.