Berriak

Zapore gazi-gozoa duten garaipenak

Euskadiko 18 eta 16 urteko selekzioek irabazi egin dituzte Kantabriaren kontrako lehiak, baina ez dira mahikoa izan Espainiako Txapelketako lauko finalera sailkatzeko.

Euskadiko 18 eta 16 urtezko selekzioak lan bikaina egin dute Espainiako txapelketako bigarren fasean, baina kanporatuak izan dira txapelketatik. 18 urtez azpiko selekzioarentzat kolpe gogorra izan da, golen aldeagatik geratu baita txapeldun izateko aukera barik. Kantabriaren kontra lortutako lau goleko errenta ez da nahikoa izan Balear Irlen lana hobetzeko. Selekzio honek sei goleko abantailarekin irabazi dio Extremadurari.

18 urtez azpiko Euskadik partida osoa jokatu du. Lehen zatian kosta egin zaio jokoan erakutsi duen nagusitatusa markagailuan islatzea, baina San Adrianek atsedenaldiaren aurretik sartutako golak asko erraztu ditu gauzak. Bigarren zatian Paula Aranak bi gol sartu ditu eta Nerea Nevadok borobildu du garaipena.

16 urtez azpiko selekzioak ez zuen aukerarik aurrera egiteko, baina, hala ere, lan ona egin du. Neurketa txarto hasi da gure selekzioarentzat. Lehen ordulaurdena jokatu aurretik bi goleko errenta hartu du Kantabriak. Hala ere, jokalariek ez dute bururik galdu eta atsedenaldira ailegatu aurretik lehia parekatzea lortu dute Marinak eta Redondok sartuta golei esker. Bigarren zatian indartsu ekin dio lehiari eta minutu gutxian erabakita utzi du neurketa. Redondok bigarrenez asmatu du eta Elexpuruk borobildu du garaipena.