Berriak

2.B mailako partiduen hitzarmena berritu da EiTBrekin

E.F.F-ko zazpi euskal taldek sinatu dute hitzarmena

EiTB-k, Euskadiko Futbol Federakundeak, eta E.F.F-ko zazpi taldek bigarren B mailako partiduen emankizunetarako hitzarmena berritu dute. Arenas, Leioa, Real Union, Amorebieta, Alaves, Athletic Club, eta Real Sociedad dira akordio honetara batu diren klubak. Akordio honi esker 2.B maila Euskal Herriko telebista guztietara helduko da EiTB-ren eskutik.