Dudarik gabe askorentzat Irailaren hasiera futbolaren hasiera markatzen du
Hurrengo asteburuetan zortzi ligei eta kopa bati hasiera emango zaie.
Asteburu honetan lau txapelketa gehiago hasiko dira; nesken lehen eta bigarren pro mailak, eta gazteen ohorezko eta nazional maila. Hurrengo astean, irailaren 14-15ean, nesken nazional maila eta euskal ligak (kadeteena, gazteena, eta emakuezkoena) mailak hasiko dira, gure zelaietan futbol giroa areagotuz. Horretaz gain, Irailaren 14an areto-futboleko euskal kopa ere hasiko da.