Berriak

Adidasek oinarrizko selekzioak jantziko ditu

UEFA Lurraldeen Kopako selekzioak estreinatuko du kamiseta

Abenduaren 7an gure UEFA Lurraldeen Kopako selekzioak arropa berria estreinatuko du, Torrelodonesen jokatuko den lehen fasean. Estatu mailako txapelketetan parte hartuko duten federazio guztiek Adidaseko arropa jantziko dute, RFEF eta mundu mailako marka sinatu duten akordioaren ondorioz. Futboleko, areto-futboleko, eta hondartz-futboleko selekzioek eramango dute arropa berria.