Berriak

Gizonezkoen lehen eta bigarren mailako epaileen froga fisikoak

Lehen eta bigarren mailako gizonezkoen epaileek azterketa fisikoak pasa dituzte. Oraingo honetan, eta egungo osasun egoeraren ondorioz, azterketak Euskadin egin dira. Bi txandatan egin dituzte frogak, astelehenean eta igandean.

Bai epaile zein epaile-laguntzaile guztiek frogak pasa dituzte. Txapelketak asteburu honetan hasiko dira, 2020-2021 denboraldiari hasiera emanez.

Denboraldi berri honetan goi mailako txapelketetan Euskal Batzordeko 12 ordezkari egongo dira.

Epaileak:
De Burgos Bengoetxea (1.maila eta nazioarteko epailea)
Bikandi Garrido (2. maila)
Gorostegi Fernandez-Ortega (2. maila)
Sagues Oscoz (2. maila)
Gonzalez Esteban (2. maila)

Epaile-laguntzaileak:
Díaz Pérez del Palomar (1.maila eta nazioarteko epaile-laguntzailea)
De Francisco Grijalba (1.maila)
Núñez Fernandez (1.maila)
Villate Martínez (2.maila)
Merino Sanchez (2.maila)
Pérez de Colosia Alonso (2.maila)
Pérez de Mendiola González de Durana (2.maila)