Selekzioak

 itzuli

EUSKAL SELEKZIOA  6 - 0 PERÚ 

2013/12/28 - San Mames (Bilbao)

Euskal Selekzioak 6-0 hartu du mendean Peru San Mames berrian jokatu duen lehen neurketan. Euskal Selekzioak txikitu egin zuen Peru oraindik ere eraikitzen ari diren Katedral berrian. Jose Mari Amorrortuk eta Mikel Etxarrik zuzendutako taldeak lan bikaina egin zuen norgehiagoka hasi eta bukatu bitartean. Horren ondorioz, aurkariak ezin izan zuen ezertxo ere egin. Aurrean zuen selezkioaren nagusitasuna onartzea baino ez zitzaien geratu Hego Amerikatik etorritako lagunei. "Munduko txapelketa bat jokatzeko maila daukazue. Oso jokalari onak dituzue", esan zuen neurketa bukaeran Peruko aukeratzaile Roberto Mosquerak. Ezinean aritu zen Peru. Euskal Selekzioari aurre egin asmatu ezinik. Berdegunean egon ziren futbolarien artean alde handia dagoela ikusi zen. Egun arlo teknikoan, taktikoan, zein fisikoan ezin direla parekatu berretsi zen. Beraz, soropilean zegoen diferentzia markagailuan ikustea denbora kontua baino ez zen izan. Lehen zatian Aritz Aduriz eta Roberto Torres izan ziren protagonistak. Erdiko aurrelariak beste gol bi egin zituen elastiko berdearekin. Bigarrena ederra oso. Osasunako erdilariak, berriz, gola sartu zuen bere debuteko neurketan. Bigarren zatian goitik behera aldatu zuten hamaikakoa aukeratzaileek, baina neurketaren gidoiak ildo beretik jarraitu zuen. Ez zela ezer aldatu, alegia. Euskal Selekzioaren nagusitasuna erabatekoa izan zen atsedenaldi ostean ere. Eta sortutako aukeran ondorioz, beste hiru gol sartzeko gai izan zen gure selekzioa. Imanol Agirretxek hartu zuen Aritz Adurizen lekukoa bi gol eder sartuz. Azkena, berriz, Markel Susaetak egin zuen. Finean, joko erauntsia, ikuskizuna eta golak San Mamesen.

EUSKAL SELEKZIOA
1 GORKA IRAIZOZ
2 ANDONI IRAOLA
3 JON AURTENETXE
4 JON ANSOTEGI
5 IÑIGO MARTINEZ
6 ANDER ITURRASPE
7 XABI PRIETO
8 BEÑAT ETXEBARRIA
9 ARITZ ADURIZ
10 OSKAR DE MARCOS
11 ROBERTO TORRES
12 OIER SANJURJO
13 EÑAUT ZUBIKARAI
14 BORJA EKIZA
15 MIKEL SAN JOSE
16 MIKEL BALENZIAGA
17 MARKEL BERGARA
18 GAIZKA TOQUERO
19 ASIER ILLARRAMENDI
20 MARKEL SUSAETA
21 IMANOL AGIRRETXE
22 IBAI GOMEZ
Selekzionatzaileak: Sr. Jose Mª Amorrortu y Sr. mIKEL Etxarri
PERÚ
1 ERICK GUILLERMO DELGADO
4 WALTER RICARDO VILCHEZ
5 ADAN BALBIN
8 PAULO RINALDO CRUZADO
9 CRISTIAN BENAVENTE
14 JORGE LUIS BAZAN
15 CHRISTIAN RAMOS
17 LUIS JAN PIERS ADVINCULA
19 VICTOR YOSHIMAR YOTUN
20 OSCAR CHRISTOFER VILCHEZ
24 DANIEL CHAVEZ
3 GIANMARCO GAMBETTA
7 RAFAEL NICANOR FARFAN
10 ROBERTO MERINO
13 ROBERTO EFRAIN KOICHI APARICIO
16 JUAN CARLOS MARIÑO
18 JAIR EDSON CESPEDES
21 DIEGO ALONSO ROBERTO PENNY
Selekzionatzaileak: Sr. Roberto Mosquera

Epailea: Sr. Carlos Delgado Ferreiro
ALDAKETAK
Min. 46 OIER SANJURJO ANDONI IRAOLA
Min. 46 MIKEL BALENZIAGA JON AURTENETXE
Min. 46 MIKEL SAN JOSE JON ANSOTEGI
Min. 46 BORJA EKIZA IÑIGO MARTINEZ
Min. 46 MARKEL SUSAETA XABI PRIETO
Min. 46 ASIER ILLARRAMENDI ANDER ITURRASPE
Min. 46 IBAI GOMEZ ROBERTO TORRES
Min. 46 IMANOL AGIRRETXE ARITZ ADURIZ
Min. 46 DIEGO ALONSO ROBERTO PENNY ERICK GUILLERMO DELGADO
Min. 46 ROBERTO MERINO CHRISTIAN RAMOS
Min. 53 EÑAUT ZUBIKARAI GORKA IRAIZOZ
Min. 53 MARKEL BERGARA BEÑAT ETXEBARRIA
Min. 53 GAIZKA TOQUERO OSKAR DE MARCOS
Min. 57 GIANMARCO GAMBETTA WALTER RICARDO VILCHEZ
Min. 74 JAIR EDSON CESPEDES JORGE LUIS BAZAN
Min. 83 RAFAEL NICANOR FARFAN LUIS JAN PIERS ADVINCULA
Min. 86 ROBERTO EFRAIN KOICHI APARICIO CRISTIAN BENAVENTE
GOLAK
1 - 0 Min. 13 ARITZ ADURIZ
2 - 0 Min. 22 ROBERTO TORRES
3 - 0 Min. 40 ARITZ ADURIZ
4 - 0 Min. 49 IMANOL AGIRRETXE
5 - 0 Min. 52 IMANOL AGIRRETXE
6 - 0 Min. 80 MARKEL SUSAETA
_A1.JPG _A2.JPG _A3.JPG _A4.JPG _A5.JPG _A6.JPG _A7.JPG _A8.JPG _A9.JPG _A10.JPG