Selekzioak

 itzuli

EUSKAL SELEKZIOA  2 - 0 REPÚBLICA DE IRLANDA 

2014/05/10 - Garmendipe (Azpeitia)

Euskal Selekzioak lehen zati bikain bat baliatu du Irlanda mendean hartzeko. Euskal Selekzioak eman dezakeenaren zertzelada baten berri izan dute Garmendipen elkartu diren mila jarraitzaileek. Jose Alvarezek eta Sergio Riverak zuzendutako taldeak bere indarraren berri eman du lehen zati ahaztezin batean. Futbol uholdea izan da Euskal Selekzioarena. Lehen minututik epaileak aldagelarako bidea agindu arte ezeresean utzi du aurkaria. Hasiera-hasieratik aginte makila hartu eta baloia oinarri gisa hartuta dantzan ibili du Irlanda. Zelaian erakutsitako nagusitasuna markagailuan islatzeko ardura Naiara Beristainek izan du. Realeko erdilari-aurreratuak bere talentuaren berri eman du baloiaren inguruan egon den bakoitzean. Hiru jaurtiketa egin ditu areaz kanpotik eta gol bi sartu ditu. Lehen aukeran geldiketa bikaina egin dio Eve Badana Irlandako atezainak. Seigarren minutuan izan da. Hurrengo jokaldian Ane Bergarak, buruz, zutoinera bidali du baloia korner batean. Eta ordulaurdena bete orduko Beristainak ez du barkatu. Gol bikaina egin du eskuinez areaz kanpotik. Atezainaren gainetik. Bigarren gola antzeko jokaldi batean etorri da. Eli Ibarrak erdiratu du ezker hegaletik, atzelari irlandarrek ez dute behar den moduan urrundu eta Beristainek zetorkion moduan jaurti du azpi-azpitik neurketa bideratzeko. Beste gol eder bat. Eta ia golaz gozatzeko denbora barik zelai erdi ingurutik Badana ezustean harrapatzear egon da Iraia. Kapitainaren jaurtiketa loratuak zutoina jo du atezaina gaindituta zegoenean. Esan bezala, lehen zati aparta egin du Euskal Selekzioak. Bigarrena askoz motelagoa izan da. Aldaketa asko egin dituzte bi taldeek eta horrek zuzen-zuzenean eragin du neurketaren erritmoan. Ia aukera gabeko zatia izan da. Baina, hori bai, Euskal Selekzioak erabat kontrolatua izan du partida.

EUSKAL SELEKZIOA
1 AINHOA TIRAPU
3 LEIRE LANDA
4 ANE BERGARA
5 IRENE PAREDES
6 VANESA GIMBERT
7 AINTZANE ENCINAS
8 MAITE LIZASO
9 ERIKA VAZQUEZ
10 IRAIA ITURREGI (cap.)
11 ELISABET IBARRA
16 NAIARA BERISTAIN
2 SANDRA RAMAJO
12 MARIA DIAZ
13 CRISTINA CORNEJO
14 YULEMA CORRES
15 ARRATE ORUETA
17 EGUZKIÑE PEÑA
18 NEKANE DIEZ
Selekzionatzaileak: Sr. José Álvez y Sr. Sergio Rivera
REPÚBLICA DE IRLANDA
1 EVE BADANA
3 KAREN DUGGAN
4 CIARA MC CORMACK
5 YVONNE TRACY (cap.)
6 RACHEL GRAHAM
7 SARAH ROWE
10 AINE O GORMAN
11 JULIE ANN RUSSEL
12 STEPHANIE ROCHE
17 EMMA HANSBERRY
19 EMMA BECKETT
2 KEEVA KEENAN
8 NIAMH FAHEY
9 NOELLE MURRAY
14 MEGAN CONNOLLY
15 LAUREN DWYER
16 GRACE MOLONEY
18 SAVANNAH MC CARTHY
20 AILEEN GILROY
Selekzionatzaileak: Sra. Sue Ronan

Epailea: Sr. Gorka Sagués Oscoz
GOLAK
1 - 0 Min. 13 NAIARA BERISTAIN
2 - 0 Min. 39 NAIARA BERISTAIN
01FOTOWEB.jpg 02FOTOWEB.jpg 03FOTOWEB.jpg 04FOTOWEB.jpg 0000FOTOWEB.jpg