Selekzioak

 itzuli

EUSKAL SELEKZIOA  1 - 1 CATALUNYA 

2014/12/27 - Lasesarre (Barakaldo)

Emakumezkoen Selekzioak ez du markagailuan islatu berdegunean erakutsitako nagusitatuna Euskal Selekzioak bikain eman dio buelta Martak bere atean sartutako golari, baina ezin izan du merezitako garaipena eskuratu. Azkenean, 1-1 amaitu da neurketa. Emakumezkoen Euskal Selekzioari ahozapore garratza utzi dio Kataluniaren aurka lortu duen berdinketak. Izan ere, gure ordezkariak aurkaria baino gehiago izan dira Lasesarreko soropil gainean. Euriak baldintzatutako neurketan, Jose Alvarezek zuzendutako taldea askoz hobeto egokitu da neurketak eskatzen zituen baldintzetara. Hala ere, ez da ondo hasi partida. Izan ere, norgehiagokako seigarren minuturako aurrea hartu dute kanpotarrek. Marta Unzuek bere atean sartu du Kataluniaren gola. Baina denbora gutxi behar izan du Euskal Selekzioak lehia parekatzeko. Maria Diezek egin du gola. Hortik aurrera areagotuz joan da Euskal Selekzioaren nagusitasuna. Bigarren zatian atzean sartu du Katalunia, baina ez da gai izan garaipenaren gola sartzeko.

EUSKAL SELEKZIOA
2 MARTA UNZUE
4 ANE BERGARA
5 IRENE PAREDES
6 ARRATE ORUETA
7 NAIARA BERISTAIN
8 MAITE LIZASO
9 ERIKA VAZQUEZ
10 IRAIA ITURREGI (cap.)
11 ELISABETH IBARRA
12 MARIA DIAZ
13 JONE GUARROTXENA
1 CRISTINA CORNEJO
3 SANDRA RAMAJO
14 YULEMA CORRES
15 AINHOA ALVAREZ
16 AINHOA VICENTE
17 NEKANE DIEZ
18 LEIRE BAÑOS
Selekzionatzaileak: Sr. José Álvez y Sr. Sergio Rivera
CATALUNYA
1 MARIA JOSÉ PONS
2 MARÍA ESTELLA DEL VALL
4 PAULA NICART
6 LAURA GUTIERREZ
7 MARTA CORREDERA
9 MARIA LOSADA (Cap.)
10 OLGA GARCIA
11 ALEXIA PUTELLAS
14 CAROLINA FEREZ
15 LEILA OUAHABI
18 MARTA TORREJON MOYA
3 PAOLA SOLDEVILA
5 ANDREA PEREIRA
8 CARLA GOMEZ
12 NURIA MENDOZA
13 LAURA RAFOLS
16 CRISTINA BECERRA
17 DEBORA GARCIA
Selekzionatzaileak: Sra. Natalia Aroyo y Sr. Lluis Cortes

Epailea: Sr. Carlos Arriola Echeverria
GOLAK
0 - 1 Min. 6 MARTA UNZUE  (A.B.)
1 - 1 Min. 18 MARIA DIAZ