Selekzioak

 itzuli

EUSKAL SELEKZIOA  1 - 1 CATALUNYA 

2014/12/28 - San Mames (Bilbao)

Joko ona zelaian eta ikuskizun aparta harmailetan. Euskal Selekzioak eta Kataluniak bana berdindu dute jaiari kolore ikusgarria eman dioten 45.000 ikusleren aurrean. Futbol partida batek esktatzen dituen osagai guztiak izan zituen Euskal selekzioak eta Kataluniak san Mamesen jokatu zuten neurketak: barruan zuten dena eman zuten futbolariak, joko ona, golak eta harmailetako giro bikaina. Ikaragarria izan zen. Gau magikoa izan zen. Jarraitzaileek futbol eta selekzio gosea dutela erakutsi zuten partida hasieratik. Bada, Euskal Selekzioko kideek ez zuten denbora asko behar esan berdegunean erantzuteko. Neurketako lehen erasoaldian gola sartu zuen Adruizek. Elastiko berdearekin jokatu dituen bederatzi partidatan egin duen hamargarrena izan zen. Ander Capak oker jartu zuen ezkerrez area ertzetik eta oinetara etorri zitzaion baloia jarutiketa gurutzatu bati esker sareratu zuen aurrelari bikainak. Markagailuan aurreratu ondorengo minutuetan ere Etxarrik eta Amorrortuk zuzenduko selekzioak izan zituen aukerarik onena. Ibai Gomezek eta berriz Adurizek aukera onak izan zituzten markagailuan aldea handitzeko, baina ez ziren fin aritu azken metroetan. Baina hortik aurrera itxuraldatu egin zen partida. Xavi aginte makila hartu zuen zelai erdian eta erasoko jokalariak jokoan sartzen hasi ziren: Sorianok, Victor Sanchezek eta Deulofeuk estu hartu zuten Gorka. Sevillako jokalariaren jaurtiketa zutoinera joan zen. Baina atsedenaldira ailegatzeko bi minuturen faltan Sergio Garciak ez zuen hutsegin. Kataluniako kapitainak merezitako berdinketa lortu zuen. Bigarren zatian ere ildo beretik hasi zen. Baloia bisitariak zuen eta Euskal Selekzio kontraerasoan baliatzen ahalegintzen zen. Gerard Lopezek bere selekzioko futbolari garrantzitsuak aldatzea erabaki zuenean parekatu zen berriz neurketa. Kataluniak gehiago nabaritu zituen aldaketak Euskal Selekzioak baino. Azken orduerdia erritmo eta aukera gutxikoa izan zen.

EUSKAL SELEKZIOA
1 GORKA IRAIZOZ
2 CARLOS MARTINEZ
3 MIKEL BALENZIAGA
4 JON ANSOTEGI
5 IÑIGO MARTINEZ
6 ANDER ITURRASPE
7 ANDER CAPA
8 BEÑAT ETXEBARRIA
9 ARITZ ADURIZ
10 XABI PRIETO (Cap.)
11 IBAI GOMEZ
12 ENEKO BOVEDA
13 XABI IRURETAGUENA
14 XABI ETXEITA
15 MIKEL SAN JOSE
16 JON AURTENETXE
17 DANI GARCIA
18 MARKEL BERGARA
19 MARKEL SUSAETA
20 ROBERTO TORRES
21 YURI BERCHICHE
22 MIKEL ARRUABARRENA
Selekzionatzaileak: Sr. Jose Mª Amorrortu y Sr. Mikel Etxarri
CATALUNYA
13 K. CASILLA
3 PIQUE
4 VICTOR S.
5 BUSQUETS
6 XAVI HERNANDEZ
8 A. VIDAL
9 SERGIO GARCIA (Cap.)
11 J. SORIANO
15 BARTRA
17 DEULOFEU
18 JORDI ALBAU
1 MASIP
2 MONTOYA
7 ALVARO V.
10 PITI
12 SAMPER
14 DE LA BELLA
16 V. ALVAREZ
19 G. MORENO
20 S. ROBERTO
21 S. GOMEZ
22 FONTAS
Selekzionatzaileak: Sr. Gerard López

Epailea: Sr. Iñaki Bikandi Garrido
ALDAKETAK
Min. 46 MASIP K. CASILLA
Min. 46 MONTOYA BARTRA
Min. 46 FONTAS PIQUE
Min. 46 S. ROBERTO VICTOR S.
Min. 46 PITI DEULOFEU
Min. 46 DE LA BELLA A. VIDAL
Min. 46 ENEKO BOVEDA CARLOS MARTINEZ
Min. 46 XABI ETXEITA JON ANSOTEGI
Min. 46 MIKEL SAN JOSE IÑIGO MARTINEZ
Min. 46 JON AURTENETXE MIKEL BALENZIAGA
Min. 46 MARKEL BERGARA ANDER ITURRASPE
Min. 46 DANI GARCIA BEÑAT ETXEBARRIA
Min. 46 MARKEL SUSAETA ANDER CAPA
Min. 46 ROBERTO TORRES XABI PRIETO (Cap.)
Min. 46 MIKEL ARRUABARRENA ARITZ ADURIZ
Min. 60 G. MORENO JORDI ALBAU
Min. 60 V. ALVAREZ BUSQUETS
Min. 60 SAMPER XAVI HERNANDEZ
Min. 60 S. GOMEZ SERGIO GARCIA (Cap.)
Min. 60 ALVARO V. J. SORIANO
Min. 64 XABI IRURETAGUENA GORKA IRAIZOZ
Min. 64 YURI BERCHICHE IBAI GOMEZ
GOLAK
1 - 0 Min. 3 ARITZ ADURIZ
1 - 1 Min. 44 SERGIO GARCIA (Cap.)