Selekzioak

 itzuli

ESTONIA  0 - 5 EUSKAL SELEKZIOA 

2015/05/23 - Le Coq Arena (Tallin)

GOSEA ETA JOKOA Euskal Selekzioak erraz hartu du mendean Estonia etxetik kanpo jokatu duen bigarren partidan. Futbolean irabazteak balio du. Jokoan zerbait egon ala ez, jokalariek barneratuta dute zelaia zapaltzen duen unean euren onena eman beharra daukatela. Zer esan norberaren herria defentsatzen bada. Motibazioaz gainezka zelairatu ziren Jose Alvarezek zuzendutako jokalariak. Eta lehen minututtik erakutsitako gose eta grinak berehala izan zuen isla. Ordulaurdena bete orduko bideratuta eta ia erabakita utzi zuen lehia selekzioak. Eunatek sartu zituen lehen bi golak, 2. eta 6. minutuetan, eta Nekanek 0-3koa, Iraiaren erdiraketa zehatza jasota burukada onean. Estoniak ez zuen ezer egiteko aukerarik izan. Ez zioten utzi.. Etxekoak baloiaren atzetik ibili ziren hasiera-hasieratik eta lehen zatian jipoi handia bat hartzetik gertu egon ziren. Euskal Selekzioak makina bat aukera izan baitzituen gura adina gol sartzeko. Elastiko verdea baino ez zen ikusten berdegunean. Kontuak kontu Aintzane Encinasek egin zuen laugarrena atseden hartzera joan aurretik. Bigarren zatia lasaigoa izan zen. Euskal selekzioak hanka altxa zuen. Besteak beste, gisa horretako partidetan gertatzen den legez, aldaketa asko egon zirelako. Horrek, erritmoa kendu zion lehiari. Hala ere, selekzioaren nagusitasuna nabarmena izan zen. Eta, beste behin, Encinasek baloatu zuen selekzioaren aginte makila Iraialk hegaletik egindako jokaldi bat kaltitatez sareetara bidaltzeko.

ESTONIA
12 IMBI HOOP
23 SIRJE ROOPS
19 LIIS LEPIK
4 KETLIN SAAR
5 SARON LAANMAE
18 KETHY OUNPUU
3 KAIRI HIMANEN
10 TIINA TRUTSI
17 ENELI VALS
7 LISETTE TAMMIK
13 KRISTINA BANNIKOVA
1 GETTER LAAR
22 JESSIKA ULEKSIN
2 LIIS PELLO
9 ANETT VILIPUU
6 KELLY ROSEN
14 MIINA KALLAS
11 MERILY TOOM
Selekzionatzaileak: Sr. Keith Boanas
EUSKAL SELEKZIOA
1 CRISTINA CORNEJO
2 MARTA UNZUE
3 SANDRA RAMAJO
4 ANE BERGARA
5 VANESA GIMBERT
6 MAITE LIZASO
7 NEKANE DIEZ
8 YULEMA CORRES
9 AINTZANE ENCINAS (Cap.)
10 IRAIA ITURREGI
16 EuNATE ARRAIZA
11 MARIA DIAZ
12 ESTIBALIZ AIZPURUA
13 ANE OCHOA DE ZUAZOLA
14 AINHOA ALVAREZ
15 MAIALEN ZELAIA
17 NAHIKARI GARCIA
18 ITXASO URIARTE
Selekzionatzaileak: Sr. Jose Álvarez

Epailea: Sr. Kristo Kulljastinen
ALDAKETAK
Min. 22 LIIS PELLO SARON LAANMAE
Min. 46 ANETT VILIPUU LIIS LEPIK
Min. 46 MARIA DIAZ NEKANE DIEZ
Min. 46 NAHIKARI GARCIA YULEMA CORRES
Min. 46 ESTIBALIZ AIZPURUA EuNATE ARRAIZA
Min. 46 MAIALEN ZELAIA SANDRA RAMAJO
Min. 55 MERILY TOOM TIINA TRUTSI
Min. 62 ITXASO URIARTE VANESA GIMBERT
Min. 62 AINHOA ALVAREZ MAITE LIZASO
Min. 62 ANE OCHOA DE ZUAZOLA CRISTINA CORNEJO
Min. 77 JESSIKA ULEKSIN KRISTINA BANNIKOVA
GOLAK
0 - 1 Min. 1 EuNATE ARRAIZA
0 - 2 Min. 6 EuNATE ARRAIZA
0 - 3 Min. 10 NEKANE DIEZ
0 - 4 Min. 35 AINTZANE ENCINAS (Cap.)
0 - 5 Min. 71 AINTZANE ENCINAS (Cap.)