Selekzioak

 itzuli

CATALUNYA  1 - 1 EUSKAL SELEKZIOA 

2015/12/26 - Mini Stadi F.C. Barcelona (Barcelona)

Garaipen kutsua duen berdinketa Juanjo Arregik zuzendutako selekzioak bana berdindu du Mini Estadin partida serioa jokatuta. Ondoren, penaltietan nagusi izanda irabazi du Euskal Selekzioak Mendeurren Kopa. Nekaneren lesioa izan da eguneko notizia txar bakarra. Lau mila jarraitzaile pasatxo elkartu da Miniestadin Kataluniak eta Euskal Selekzioak jokatu duten partida ikusteko. Sekula zelai horretan emakumezkoak ikusteko batu den jende kopururik handiena, hain zuzen. Eta ez dute aspertzeko betarik izan. Izan ere, Kataluniak eta Euskal Selekzioak lehia parekatu, borrokatu eta intentsite handikoa jokatu baitute. Inork ez duela galdu gura izan, alegia. Etxeko selekzioa indartsu zelairatu da. Alexia kapitainaren gidaritzapean joko landu eta azkarra egiten ahalegindu da Katalunia. Horren aurrean, nahikoa lan izan du gure selekzioak atea hutsean mantentzeko. Baina minutuak aurrera joan ahala berdindu egin da lehia. Arregiren taldeak gainetik kendu du aurkariaren presioa eta zelai erdiko borroka izan da nagusi. Intentsitate handiko eta gol aukera gutxiko lehen zatia izan da. Tartean, festa ilundu duen Nekaneren lesioa gertatu da. Ea azkar osatzen den. Bigarren zatian aldaketak egin dituzte bi aukeratzaileek eta horrekin batera aldatu egin da lehia. Lerro artean zulo handiagoak egon dira eta horrek areetara errazago ailegatzeko aukera eman die bi taldeei. Horietako agerraldi bat baliatu du Naiara Beristainek Euskal Selekzioa aurretik jartzeko. Valentziako futbolariaren eskuinkada bortitzak ez du erantzunik jaso Kataluniako atezainaren partetik. Bazirudien nahikoa izango zela prestigio handiko garaipena eskuratzeko, baina luzapenean ez dira elkar ondo ulertu bi erdiko atzelariak eta argi egon den Correderak berdinketaren gola egin du. Hortaz, penaltietan erabaki da Mendeurren Kopa. Bada, Mariasun Quiñones erabakigarria izan da jaurtiketa txandan. Realeko atezainak bi jaurtiketa geratu ditu eta Euskal Selekzioaren izenan jaurti duten lau futbolariek ez dute kale egin: Beristain, Lareo, Corres eta Baños izan dira goleatzaileak. ZORIONAKˇ

CATALUNYA
13 Mª JOSÉ PONS
2 MARÍA ESTELLA
5 ANDREA PEREIRA
6 LAURA GUTIERREZ
8 MIRIAM DIÉGUEZ
10 GEORGINA CARRERAS
11 ALEXIA PUTELLAS (Cap.)
14 CAROLINA FEREZ
15 LEILA OUAHABI
16 MARTA TORREJÓN
17 DÉBORA GARCÍA
1 LAURA RAFOLS
3 PAOLA SOLDEVILA
4 PAULA NICART
7 MARTA CORREDERA
9 SARA SERNA
12 ELBA VERGES
16 CAROLA GARCÍA
19 NURIA MENDOZA
Selekzionatzaileak: Sra. Natalia Arroyo y Sr. Lluis Cortés
EUSKAL SELEKZIOA
13 ANDREA DE LA NAVA
2 AINHOA VICENTE
3 SANDRA RAMAJO
4 IRENE PAREDES (Cap.)
6 VANESA GIMBERT
7 NEKANE DIEZ
8 ANNE MUGARZA
11 YULEMA CORRES
14 LEIRE BAÑOS
15 GARAZI MURUA
17 NAHIKARI GARCÍA
1 Mª ASUN QUIÑONES
5 MARTA UNZUÉ
9 NAIARA BERISTAIN
10 AINTZANE ENCINAS
12 MANUELA LAREO
16 ITXASO NABASKUES
18 ESTIBALIZ BAJO
Selekzionatzaileak: Sr. Juan José Arregui y Sr. Jesús Mª Rodríguez

Epailea: Sr. Gustavo Rebollo López
ALDAKETAK
Min. 44 ESTIBALIZ BAJO NEKANE DIEZ
Min. 46 MARTA UNZUÉ VANESA GIMBERT
Min. 46 Mª ASUN QUIÑONES ANDREA DE LA NAVA
Min. 46 LAURA RAFOLS Mª JOSÉ PONS
Min. 46 PAULA NICART MARÍA ESTELLA
Min. 46 ELBA VERGES LEILA OUAHABI
Min. 56 ITXASO NABASKUES GARAZI MURUA
Min. 58 PAOLA SOLDEVILA ANDREA PEREIRA
Min. 58 MARTA CORREDERA DÉBORA GARCÍA
Min. 64 NAIARA BERISTAIN ANNE MUGARZA
Min. 69 AINTZANE ENCINAS AINHOA VICENTE
Min. 69 MANUELA LAREO NAHIKARI GARCÍA
Min. 69 SARA SERNA MIRIAM DIÉGUEZ
Min. 69 CAROLA GARCÍA LAURA GUTIERREZ
GOLAK
0 - 1 Min. 74 NAIARA BERISTAIN
1 - 1 Min. 90 MARTA CORREDERA