Selekzioak

 itzuli

CATALUNYA  0 - 1 EUSKAL SELEKZIOA 

2015/12/26 - Camp Nou (Barcelona)

Euskal Selekzioak Camp Nou hartu du. Aritz Adurizen golak merezitako garaipena eman dio taldeari 51.000 jarraitzaileren aurrean. Euskal Selekzioak edozein aurkariren kontra edozein zelaitan neurria emateko gaitasuna duela berretsi du Camp Noun. Ez baita inorentzat samurra Bartzelona handia oinarri duen selekzio bati bere etxean irabaztea. Baina Etxarrik eta Amorrortuk zuzendutako taldeak lortu du eta itxura ona emanez, gainera. Lehen zati ona jokatu du gure selekzioak. Lehen minututik lehiakor zelairatuta, aurkaria txiki utzi du festa giroan zegoen zelaian. Baloiaren jabetzari eta neurketaren kontrolari etekina ateratzeko makina bat aukera izan ditu, baina ez da posible izan Pau Lopezen atea zulatzea.Iker Muniainek Euskal Selekzioa aurreratzeko aukera paregabea izan du 11. minutuan, baina penalti puntutik egin duen jaurtiketa bikain geratu du atezainak. Bost minutu beranduago Aduriz izan da area ertzean buelta erdia egin eta aurkari guztiak atzean utzi ostean ate aurrean bakar-bakarrik geratu dena. Baina beste behin Lopez agertu da –neurketako jokalaririk onenaren saria eman diote-. Euskal Selekzioaren lehen indar erakustaldiaren ondoren esnatu da Katalunia. Baloiaren jabe egin da eta agintzen hasi da soropilean. Etxekoak Iraizozen atera gerturatzen hasi dira eta ez du gola aparte izan. Verduk izan ditu aukerarik onena. Erdilariaren lehen jaurtiketa atzelari batek urrundu du. Bigarrenean, berriz, atezaina izan da bere gorputz handia luzatuta ezinezkoa zirudien geldiketa egin duena. Ona izan da Verduk areaz kanpotik egin duen jaurtiketa eta hobea erantzuna. Joan etorriko neurketa izanda ez zen erraza jakitea zein selekziok asmatuko zuen lehenago. Ba, ia beti agertzen dena azaldu da zaleen zalantzak uxatzeko. Aritz Adurizek area barruan egindako kontrol bikaina eta erremate azkar batekin gaindiezina zirudien Pauren atea zulatzea lortu du. Aurrelariak hamaikagarren gola sartu du selekzioarekin hamar partidetan. Euskal Selekzioa merezitako sariarekin erretiratu da aldagelara. Bigarren zatian, berriz, gauzak aldatu egin dira. Etxarrik eta Amorrortuk hamaika jokalariak aldatu dituzte. Kataluniak, berriz, zazpi egin ditu. Horrenbeste aldaketarekin moteldu egin da lehia. Gure selekzioak neurketaren kontrola galdu du eta atzera egin du markagailuan zuen abantailari eutsi asmoz. Katalunia ahalegindu da, gehiago izan da baina ez du arrisku handirik sortu Asier Riesgok zaindutako atean. Egun handia, garaipen bikaina.

CATALUNYA
13 PAU LÓPEZ
3 GERARD PIQUÉ
5 SERGIO BUSQUETS
6 JOAN VERDÚ
9 SERGIO GARCÍA
10 PITI
15 MARC BARTRA
16 VÍCTOR RODRÍGUEZ
18 JORDI ALBA
20 SERGI ROBERTO
22 ALEIX VIDAL
1 JORDI MASIP
2 MARTÍN MONTOYA
4 DÍDAC VILĀ
7 ÁLVARO VÁZQUEZ
8 JAVI MÁRQUEZ
11 VÍCTOR ÁLVAREZ
12 ALBERTO DE LA BELLA
14 KEITA BALDE
17 GERARD MORENO
19 DAVID LÓPEZ
21 JOAN JORDĀN
Selekzionatzaileak: Sr. Gerard López y Sr. Sergio González
EUSKAL SELEKZIOA
1 GORKA IRAIZOZ
2 ENEKO BOVEDA
4 ASIER ILLARRAMENDI
5 IÑIGO MARTINEZ
6 MIKEL SAN JOSE
8 GAIZKA TOQUERO
10 XABI PRIETO
11 IKER MUNIAIN
14 JON ANSOTEGI
19 YURI BERCHICHE
20 ARITZ ADURIZ
13 ASIER RIESGO
3 MIKEL BALENZIAGA
7 CARLOS MARTINEZ
9 IMANOL AGIRRETXE
12 ANDER CAPA
15 MARKEL BERGARA
16 XABI ETXEITA
17 MIKEL RICO
18 ROBERTO TORRES
21 JON AURTENETXE
22 JAVIER ERASO
Selekzionatzaileak: Sr. Jose Mª Amorrortu y Sr. Mikel Etxarri

Epailea: Sr. Estrada Fernández
ALDAKETAK
Min. 45 JORDI MASIP PAU LÓPEZ
Min. 45 DAVID LÓPEZ SERGI ROBERTO
Min. 45 VÍCTOR ÁLVAREZ SERGIO BUSQUETS
Min. 45 ALBERTO DE LA BELLA JORDI ALBA
Min. 45 JAVI MÁRQUEZ GERARD PIQUÉ
Min. 45 GERARD MORENO PITI
Min. 45 KEITA BALDE VÍCTOR RODRÍGUEZ
Min. 45 ASIER RIESGO GORKA IRAIZOZ
Min. 45 CARLOS MARTINEZ ENEKO BOVEDA
Min. 45 XABI ETXEITA JON ANSOTEGI
Min. 45 JON AURTENETXE IÑIGO MARTINEZ
Min. 45 MIKEL BALENZIAGA YURI BERCHICHE
Min. 45 MIKEL RICO MIKEL SAN JOSE
Min. 45 MARKEL BERGARA ASIER ILLARRAMENDI
Min. 45 ROBERTO TORRES IKER MUNIAIN
Min. 45 ANDER CAPA XABI PRIETO
Min. 45 JAVIER ERASO GAIZKA TOQUERO
Min. 45 IMANOL AGIRRETXE ARITZ ADURIZ
Min. 61 DÍDAC VILĀ MARC BARTRA
Min. 61 JOAN JORDĀN SERGIO GARCÍA
Min. 61 MARTÍN MONTOYA ALEIX VIDAL
Min. 61 ÁLVARO VÁZQUEZ JOAN VERDÚ
GOLAK
0 - 1 Min. 40 ARITZ ADURIZ