Selekzioak

 itzuli

EUSKAL SELEKZIOA  3 - 1 TÚNEZ 

2016/12/30 - San Mames (Bilbao)

Jokoa eta golak San Mamesen. Euskal Selekzioak merezita hartu du mendean Tunisia Illarramendik, Adurizek eta Oiartzabalek sartutako golei esker (3-1). Euskal Selekzioak lehen zati ikusgarria jokatu zuen. Futbol gosez zelairatu zen eta lehen minututik argi utzi zion Tunisiari garaipena zuela xede. Ez zuen amore eman lortu arte. Baloiaren jabetza abiapuntu hartuta Tunisiaren atea estutzen hasi ziren Mikel Etxarrik eta Jose Mari Amorrortuk zuzendutako taldea. Euskal Selekzioak ez zuen denbora asko behar izan soropileran zegoen aldea markagailuan islatzeko. Ilarramendik area barrutik egindako jaurtiketa aurkari baten gorputzean jo eta atezaina engainatuz sareetan amaitu zen. Pozez txoratzen zeuden harmailetan zeuden 15.000 zale inguruak. Markagailuan aurreratu bezain laster bigarrena ere gertu izan zuen gure selekzioak. Adurizek eta Muniainek ondo ulertu zuten elkar, baina azken honen jaurtiketa langara joan zen. Markagailuan atzetik joan arren, Tunisia ez zegoen garaipena oparitzeko prest. Bi egun lehenago argi eta garbi erakutsi zuen zein indar zuen Katalunia mendean hartuta. Bi aukera on sortu ostean hirugarrenean Ferjani Sassik ez zuen barkatu area barruan izan zuen aukera. Bana ordulaurdena bete aurretik. Baina ez ziren berdintzearekin amaitu lehen minutu eroak. Izan ere, bi minutu beranduago Aritz Adurizek burukada ikusgarria egin zuen baloiak langa jo eta sareetan amaitzeko. Aurrelariaren hamabigarren gola izan zen elastiko berdearekin. Selekzioko killer-aren golak beratu egin zituen bi taldeak. Partidaren erritmoa jeitsi egin zen, baina Euskal Selekzioak lehia kontrolatzen jarraitu zuen. Nagusi zen soropilean. Eta nagusitasun horren ondorioa hirugarren gola izan zen. Selekzioarekin debuta egin zuen Mikel Oiartzabelek buruz sartu zuen gola Xabi Prietok eskuin hegaletik egindako erdiraketa neurtua baliatuz. Lehen zatia borobiltzeko era ederra izan zen. Atsedenalditik bueltan talde osoa aldatu zuten aukeratzaileek. Lehen minutuetan ez zen asko nabaritu, baina lehiak aurrera egin ahala Tunisiak estutu egin zuen Oier Olazabalek zaindutako atea. Hala ere, ez zen nahikoa izan aldea murrizteko.

EUSKAL SELEKZIOA
1 GORKA IRAIZOZ
3 MIKEL GONZÁLEZ
4 ASIER ILLARRAMENDI
5 IÑIGO MARTINEZ
6 MIKEL SAN JOSE
7 ANDER CAPA
10 XABI PRIETO
11 IKER MUNIAIN
12 MIKEL BALENZIAGA
20 ARITZ ADURIZ
22 MIKEL OYARZABAL
13 OIER OLAZABAL
2 ENEKO BOVEDA
8 ANDER ITURRASPE
9 SABIN MERINO
14 MARKEL SUSAETA
15 DANI GARCIA
16 XABI ETXEITA
17 MANU GARCÍA
18 GAIZKA TOQUERO
19 YURI BERCHICHE
21 JOSEBA ZALDUA
Selekzionatzaileak: Sr. Amorrortu y Sr. Etxarri
TÚNEZ
22 BEN CHERIFIA, MOEZ
2 BEN YOUSSEF, SYAM HABIB
6 DHAOUADI, CHAMSEDDINE
8 LAHMAR, HAMZA
10 MERIAH, YASSINE
11 KHENISSI, TAHA YASSINE
12 ABDELRAZZEK, GHAZI
13 SASSI, FERJANI
18 BGUIR, SAAD
19 KHALIFA, SABER
21 NAGUEZ, HAMDI
1 JERIDI, RAMI
3 KCHOUK, SLIMEN
4 BOUGHATTAS, ZIED
5 HADADI, OUSSAMA
7 MSAKNI, YOUSSEF
9 SLITI, NAIM
14 BEN AMOR, MOHAMED AMINE
15 AZOUNI, LARRY FRANCIS ABDEL
16 MATHLOUTHI, AYMEN
17 MATHLOUTHI, HAMZA
Selekzionatzaileak: Sr. Henri Kasperzcak

Epailea: Sr. de Burgos Bengoetxea
ALDAKETAK
Min. 0 XABI ETXEITA IÑIGO MARTINEZ
Min. 46 MANU GARCÍA MIKEL SAN JOSE
Min. 46 GAIZKA TOQUERO MIKEL OYARZABAL
Min. 46 YURI BERCHICHE MIKEL BALENZIAGA
Min. 46 JOSEBA ZALDUA ANDER CAPA
Min. 46 KCHOUK, SLIMEN DHAOUADI, CHAMSEDDINE
Min. 46 MSAKNI, YOUSSEF KHENISSI, TAHA YASSINE
Min. 46 OIER OLAZABAL GORKA IRAIZOZ
Min. 46 ENEKO BOVEDA MIKEL GONZÁLEZ
Min. 46 ANDER ITURRASPE ASIER ILLARRAMENDI
Min. 46 SABIN MERINO ARITZ ADURIZ
Min. 46 MARKEL SUSAETA IKER MUNIAIN
Min. 46 DANI GARCIA XABI PRIETO
Min. 59 SLITI, NAIM BGUIR, SAAD
Min. 73 AZOUNI, LARRY FRANCIS ABDEL KHALIFA, SABER
Min. 75 HADADI, OUSSAMA ABDELRAZZEK, GHAZI
GOLAK
1 - 0 Min. 6 ASIER ILLARRAMENDI
1 - 1 Min. 16 SASSI, FERJANI
2 - 1 Min. 19 ARITZ ADURIZ
3 - 1 Min. 44 MIKEL OYARZABAL