Selekzioak

 itzuli

EUSKAL SELEKZIOA  2 - 1 CHEQUIA 

2017/11/25 - Ipurua (Eibar)

JOKOA, GOLAK ETA GARAIPENA Euskal Selekzioak maila ona emanda hartu du mendean Txekiar Errepublika (2-1). 1800 zalek auspotu dute taldea Ipuruan. Zaharrak berri. Euskal Selekzioak sarri erakutsi du lehiakorra dela. Beraz, Ipuruan emandako itxura bikainak ez du inor harritu. Hala ere, ezin bada egindako lehia borobila nabarmendu barik utzi. Izan ere, norgehiagoka prestatzeko denbora gutxi izan arren, maisutasunez antolatu du taldea Iñigo Juaristik. Teknikariaren ekarpena lehen zatian ikusi da. Epaileak txistua jo bezain pronto aurrera egin du selekzioak eta ez dio kontrarioari arnasa hartzen utzi. Berdegunean erakutsitako nagusitasuna zortzigarren minuturako islatu da markagailuan. Erikak aurkarien akats bat baliatu du txekiarren atezaina hankapetik gainditzeko. Markagailuan aurrea hartu arren, Euskal Selekzioa ez da lasaitu eta harmailetatik jasotako babesa lagun estutzen jarraitu du. Nahikari Garciak eta Erikak aukera bana izan dute aldea handitzeko, baina atsedenaldira gol bakarreko abantailerekin erretiratu dira Euskal Selekziokoak. Bigarren zatian aldaketa asko egin dituzte bi teknikariek eta horrek aldatu egin du lehia. Baina Txekia nagusitzen hasi aurretik, Euskal Selekzioaren bigarren gola sartu du Nahikari Garciak. Gipuzkoarrak gol sen aparta duela berretsi du. Dena dela, Txekiak ez du etsi eta apurka-apurka nagusitzen hasi da. "Fisikoki oso indartsuak dira. Geldikako jokaldietan ere ahaltsuak dira eta aurrerapausua eman dutenean sufritu egin dugu", adierazi du Ane Bergarak. Bada, geldikako jokaldi batean iritsi da Txekiaren gola. Bortonovak areaz kanpotik egindako jaurtiketaren aurrean ezin izan du ezer egin Tirapuk. Behin aldea murriztuta estutatzen jarraitu du Txekiak, baina Euskal Selekzioak neurketa erabakitzeko aukera izan du. Yulema Corresi egindako penaltia gora jaurti du Gimbertek. Azken mintutuetan sufritzea egokitu da baina garaipena etxekoentzat izan da. "Neurketa ona jokatu dugu eta merezitako garaipena eskuratu dugu", esan du Juaristik.

EUSKAL SELEKZIOA
13 Mariasun Quiñones - MARIASUN
3 Ainhoa Vicente - MORAZA
4 Marta Unzué - M. UNZUÉ
5 Sandra Ramajo - RAMAJO (Cap.)
6 Vanesa Gimbert - V. GIMBERT
7 Nekane Díez - NEKANE
8 Joana Flaviano - J. FLAVIANO
9 Naiara Beristain - BERISTAIN
10 Maite Oroz - MAITE
15 Nahikari García - NAHIKARI
17 Erika Vázquez - ERIKA VÁZQUEZ
1 Ainhoa Tirapu - AINHOA
2 Itziar Gastearena - GASTE
11 Yulema Corres - Y. CORRES
12 Manuela Lareo - MANU
14 Leire Baños - L. BAÑOS
16 Damaris Egurrola - DAMARIS
18 Ane Bergara - A. BERGARA
Selekzionatzaileak: D. Iñigo Juaristi, Jna.
CHEQUIA
1 Alexandra Vaníčková
3 Nikola Sedláčková
5 Anna Dlasková
7 Simona Necidová
8 Jana Sedláčková
11 Tereza Krejčiříková
12 Klára Cahynová
15 Lucie Kladrubská
17 Tereza Szewieczková
18 Jitka Chlastáková
20 Pavlína Nepokojová
6 Eva Bartoňová
9 Lucie Voňková
10 Antonie Stárová
13 Aneta Dědinová
14 Kateřina Bužková
16 Alexandra Horáčková
19 Petra Divišová
Selekzionatzaileak: D. Rada Karel, Jna.

Epailea: Dña. Beatríz Arregui Gamir, And.
ALDAKETAK
Min. 46 Damaris Egurrola - DAMARIS Sandra Ramajo - RAMAJO (Cap.)
Min. 46 Ainhoa Tirapu - AINHOA Mariasun Quiñones - MARIASUN
Min. 46 Petra Divišová Lucie Kladrubská
Min. 61 Ane Bergara - A. BERGARA Ainhoa Vicente - MORAZA
Min. 65 Leire Baños - L. BAÑOS Joana Flaviano - J. FLAVIANO
Min. 65 Manuela Lareo - MANU Nahikari García - NAHIKARI
Min. 73 Yulema Corres - Y. CORRES Nekane Díez - NEKANE
Min. 73 Alexandra Horáčková Alexandra Vaníčková
Min. 73 Aneta Dědinová Tereza Szewieczková
Min. 75 Itziar Gastearena - GASTE Marta Unzué - M. UNZUÉ
GOLAK
1 - 0 Min. 7 Erika Vázquez - ERIKA VÁZQUEZ
2 - 0 Min. 48 Nahikari García - NAHIKARI
2 - 1 Min. 65 Eva Bartoňová