Selekzioak

 itzuli

EUSKAL SELEKZIOA  4 - 2 VENEZUELA 

2018/10/12 - Mendizorroza (Vitoria - Gasteiz)

Euskal Selekzioak eta Mendizorrotzako harmailak bat egin dute Venezuela mendean hartzeko (4-2). Euskal Selekzioaren suak indarra hartu du berriz. Taldearen inguruan galduta zegoen ilusioak beharrezkoa zuen bultzada hartu du Mendizorrotzan. Selekzioak eta harmailak iraganean bezala egin dute bat eta energia hori nahikoa izan da Venezuela nagusitasunez mendean hartzeko. Neurketa prestatzeko denbora gutxi izan arren, jokalarien konpromisoak eta elkartasunak talde moduan funtzionatzeko aukera eman dio taldeari. Etxarrik eta Amorrortuk zuzendutako taldeak indartsu ekin dio lehiari. Harmailetan bildu diren 15.00 zale pasatxo bero egon dira eta energia horri segida emate aldera Euskal Selekzioak erritmo handiarekin ekin dio neurketari. Zelai erdian aginte makila hartu eta Venezuelaren atea estutzeari ekin dio. Ibai Gomez izan da taldeak sortutako aukerei amaiera emateko arduraduna. Hegaleko bizkaitarraren lehen jaurtiketa Romo atezainak gelditu du. Bigarrenak gora egin dio ihes, baina hirugarrenean ez du barkatu. Area handitik bizpahiru metrora zegoen falta giza hesiaren azptik jaurti eta ezustean hartu du Venezuelaren atezaina. Lehen minutuetan erakutsitako nagusitasunari esker ereindakoa jaso du Euskal Selekzioak. Baina bost minutu eskasera kolpe latza hartu du. Venezuelaren lehen erasoaldietako batean Peñarandak hegaletik egindako jokaldia areaz kanpotik jaurtita amaitu gura izan du Romerok. Erdilariaren ahaleginak Yuriren gorputzean jo eta engainatu egin du Riesgo. Bana. Kolpea. Lehen zatia amaitu bitarteko minutuak Venezuelaren onenak eta Euskal Selekzioaren eskasenak izan dira. Etxarrik eta Amorrortuk itxuraldatu egin dute taldea bigarren zatiaren hasieran. Bost aldaketa egin dituzte eta berrindarturik plazaratu da gure selekzioa. Gogo horren ondorioz, berdegunea zapaldu berri zegoen Bautistak ezkerrez eta Arbillak areaz kanpotik eskuinez asmatzea lortu dutd. Gol bi aitaren batean. Bide batez, Euskal Selekzioak bideratuta utzi du neurketa. Behin bi goleko errenta lortuta, Euskal Selekzioak ez du arazo handirik izan neurketa kontrolatzeko. Bien bitartean festa izan da nagusi harmailetan. Zirraragarria izan da Polikiroldegiko harmailan egon diren gazteek sortu zuten giroa. Neurketako azken gol biak lehiaren ondarrean iritsi dira. Aritz Elustondok bere gol senaren berri eman du korner bat buruz sareetara bidalita. Luzapenean, Poncek egin ditu Vinotintoren lotsarenak. Beste behin goi mailako selekzioen kontra lehiatzeko gaitasuna duela erakutsi du Euskal Selekzioak.

EUSKAL SELEKZIOA
1 ASIER RIESGO
2 MARTIN AGIRREGABIRIA
4 ASIER ILLARRAMENDI
6 IÑIGO MARTÍNEZ
7 IÑAKI WILLIAMS
9 ARITZ ADURIZ
11 IBAI GÓMEZ
12 YURI BERCHICHE
14 ARITZ ELUSTONDO
17 DAVID ZURUTUZA
18 MANU GARCÍA
13 JON ANDER SERANTES
3 ANAITZ ARBILLA
5 MIKEL VESGA
8 JON BAUTISTA
10 JAVIER ERASO
15 LUCA SANGALLI
16 DANI GARCÍA
Selekzionatzaileak: Sr. Jose Mª Amorrortu y Sr. Mikel Etxarri
VENEZUELA
22 RAFAEL ROMO
2 WILKER ÁNGEL
3 JORDAN OSORIO
5 ARQUÍMEDES FIGUERA
7 ADALBERTO PEÑARANDA
10 RÓMULO OTERO
13 ARISTÓTELES ROMERO
14 L. DEL PINO
15 JHON MURILLO
16 ROBERTO ROSALES
17 JOSEF MARTÍNEZ
1 WULLKER FARÍÑEZ
4 JHON CHANCELLOR
6 JÚNIOR MORENO
8 TOMÁS RINCÓN
9 ANDRÉS PONCE
11 E. BELLO
18 JEFFERSON SAVARINO
19 JHONDER CÁDIZ
20 ROLF FELTSCHER
21 RONALDO PEÑA
23 RONALD HERNÁNDEZ
24 N. FERRARESI
Selekzionatzaileak: Sr. Rafael Edgar Dudamel

Epailea: Sr. Alberto Undiano Mallenco
ALDAKETAK
Min. 46 JON ANDER SERANTES ASIER RIESGO
Min. 46 ANAITZ ARBILLA IÑIGO MARTÍNEZ
Min. 46 JON BAUTISTA ARITZ ADURIZ
Min. 46 LUCA SANGALLI IBAI GÓMEZ
Min. 46 DANI GARCÍA DAVID ZURUTUZA
Min. 46 JAVIER ERASO ASIER ILLARRAMENDI
Min. 58 MIKEL VESGA MANU GARCÍA
Min. 58 TOMÁS RINCÓN ARQUÍMEDES FIGUERA
Min. 58 JEFFERSON SAVARINO RÓMULO OTERO
Min. 64 ANDRÉS PONCE ADALBERTO PEÑARANDA
Min. 64 E. BELLO JOSEF MARTÍNEZ
Min. 71 JÚNIOR MORENO ARISTÓTELES ROMERO
GOLAK
1 - 0 Min. 25 IBAI GÓMEZ
1 - 1 Min. 30 ARISTÓTELES ROMERO
2 - 1 Min. 48 JON BAUTISTA
3 - 1 Min. 52 ANAITZ ARBILLA
4 - 1 Min. 88 ARITZ ELUSTONDO
4 - 2 Min. 90 ANDRÉS PONCE