Selekzioak

 itzuli

PANAMÁ  0 - 0 EUSKAL SELEKZIOA 

2019/05/29 - Rommel Fernández (Ciudad de Panamá)

Euskal Selekzioak hutsean berdindu du Panamaren etxean. Bi selekzioak zuzenago aritu dira defentsan erasoan baino. Euskal Selekzioak zelaian erakutsi zuen egoera okerrenetan ere aurpegia emateko gai dela. Javier Clementek zuzentzen duen taldeak hutsean berdindu zuen Panamara egindako bisitan. Ez zen goi mailako neurketa izan, baina Euskal Selekzioak erronkari nola egin dion aurre aztertuz gero meritu handiko berdinketa dela esan daiteke: deialdia egiteko zailtasunak, denboraldiaren azken txanpan jokalariek pilatuta duten nekea, kanpoan jokatu izana, edota beroa eta hezetasuna ez da nahikoa izan lehiatzeko gaitasun aparta erakusten duen selekzioa kikiltzeko. Rommel Fernandez estadioan bildutako hamar mila zale zaratasuek ezin izan zituzten Panamako selekzioari loria eman dioten lau futbolari ohi omenduak garaipen batekin agurtu: Felipe Baloy, Jaime Penedo, Luis Tejada eta Blas Perezek jarraitzaileen berotasuna jaso zuten baina Urrezko Kopa prestatzen ari den Panamak ezin izan zuen Euskal Selekzioa mendean hartu. Neurketa orekatua, borrokatua eta aukera gutxikoa izan zen. Etxeko taldeak areaz kanpotik egindako bi jaurtiketetan sortu zuen arrisku gehien. Baina Escobarren eta Arroyoren ahaleginek Herrerin eta Aitor aurkitu zituzten hurrenez hurren. Gainerakoan, Euskal Selekzioak arazo barik zaindu zuen bere atea. Bestalde, zelai erditik aurrera zailtasunak izan zituen. Ez zen kapaz izan aukera argirik sortzeko. Ez lehen zatian ez atsedenaldi ostean. Hori bai, ezin aipatu gabe utzi debutariek erakutsitako nortasuna. Etorkziunean pisu gehiagorekin itzul daitezkeela erakutsi zuten.

PANAMÁ
1 JAIME PENEDO
3 KEVIN GALVÁN
4 FIDEL ESCOBAR
7 BLAS ANTONIO PÉREZ
8 LESLIE HERALDEZ
10 MARCOS SÁNCHEZ
11 ARMANDO COOPER
13 ADOLFO MACHADO
17 CESAR BLACKMAN
18 LUIS TEJADA
23 FELIPE BALOY
2 ROBERTO CHEN
5 JAN CARLOS VARGAS
6 ADALBERTO CARRASQUILLA
9 JOSÉ FAJARDO
12 JOSÉ CALDERÓN
14 VALENTÍN PIMENTEL
15 ERIC DAVIS
16 ROLANDO BLACKBURN
19 LUIS ZUÑIGA
20 ABDIEL ARROYO
22 ORLANDO MOSQUERA
Selekzionatzaileak: D. Javier Clemente y D. Jon Joseba Núñez
EUSKAL SELEKZIOA
13 IAGO HERRERIN
2 UNAI BUSTINZA
3 MIKEL BALENZIAGA
5 IÑIGO MARTÍNEZ
6 MIKEL SAN JOSÉ
7 GAIZKA LARRAZABAL
8 MANU GARCÍA
9 ARITZ ADURIZ
10 JAVIER ERASO
12 AIHEN MUÑOZ
14 ARITZ ELUSTONDO
1 AITOR FERNÁNDEZ
4 ASIER ILLARRAMENDI
11 ASIER VILLALIBRE
15 JESÚS ARESO
16 IÑIGO VICENTE
17 DANIEL VIVIÁN
Selekzionatzaileak: D. Julio Dely Valdes

Epailea: D. Jaime Herrera (El Salvador)
ALDAKETAK
Min. 46 AITOR FERNÁNDEZ IAGO HERRERIN
Min. 56 ASIER VILLALIBRE ARITZ ADURIZ
Min. 60 DANIEL VIVIÁN IÑIGO MARTÍNEZ
Min. 60 ABDIEL ARROYO MARCOS SÁNCHEZ
Min. 63 JOSÉ FAJARDO LUIS TEJADA
Min. 63 ADALBERTO CARRASQUILLA LESLIE HERALDEZ
Min. 66 IÑIGO VICENTE AIHEN MUÑOZ
Min. 70 VALENTÍN PIMENTEL CESAR BLACKMAN
Min. 75 JESÚS ARESO GAIZKA LARRAZABAL
Min. 83 ERIC DAVIS KEVIN GALVÁN
Min. 83 JAN CARLOS VARGAS ROBERTO CHEN