Selekzioak

 itzuli

EUSKAL SELEKZIOA  0 - 2 TÚNEZ 

2011/12/28 - San Mames (Bilbao)

Euskal Selekzioak jokoa, Tunisiak eraginkortasuna. Jokoa eta aukerak etxeko taldeak jarri ditu eta eraginkortasuna eta golak selekzioa afrikarrak. "Tunisiaren zortea", "Olentzerok lagundu egin du Tunisia", "futbola futbola da" lerroburu asko jarri daitezke Euskal Selekzioak eta Tunisiak jokatutako partidan gerta zena azaltzeko, baina guztiak norabide berdinean egindakoak izango ziren. Euskal Selekzioak ez zuela galtzea merezi izan, alegia. Euskal Selekzioak berretsi egin zuen edozein aurkariri aurre egiteko gai izan daitekeela, baina atzokoan errematea falta izan zen. Golak. Beste behin giro bikaina egon zen San mamesen. Naiz eta eguraldiak lagundu ez, oso itxura ona eskaini zuten Katedraleko harmailek. Pena, oraingoan ere merezi ez duten protagonsomoa izan zutelako bengalek eta petardoek. Benetan lotsagarria jarraitzaile gutxi batzuek erakutsitako jarrera. Harmailak girotzen ari zirenena agertu ziren zelaian bi selekzioetako kideak. Igor Gabilondo kapitaina buru zuen jokalari kuadrilak selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko baliatu zuen neurketaren aurkezpena. Euskal Selekzioak Iturralde Gonzalezek –Federazioaren urrezko intsignia eman zioten- txistua jo bezain pronto hartu zuen jokoaren ekimena. Argintasun gutxirekin baina nagusi zen zelaian. Batez ere iraolak eta Xabi prietok eskuin hegaletik eta Zurutuzak egindako lanari esker ahalegindu zen aurrera egiteko Etxarrik eta Amorrortuk zuzendutako taldea. Ez zuen aukera garbirik sortzea lortu, ordea. Adurizek eskuinez egindako jarutiketa bat eta Zurutuzak buruz egindako beste arremate bat izan ziren jokaladirik aipagarrienak. Aurrean, talde serioa baino mugatua izan zuen Euskal Selekzioak. Tunisiak ez zuen Iraizoz behartzeko gaitasunik erakutsi. Atsedenaldi ostean itxuraldatuta agertu zen gure selekzioa. Aurpegi berri askorekin, alegia. Eta jokalari aldaketak freskotasuna eman zion Euskal Selekzioari. Horren ondorioz, aurkerak bata bestearen ostean egin zituen Euslak selekzioak: Susaetak, san Jose, Barkerok birritan, Iturraspek eta Agirretxek auekra garbiak izan zitzten, baina ez ziren fin aritu aurkariaren ate aurrean. Tunisiak, berriz, nahikoa izan zituen kontreraso bi garaipena eskuratzeko. Sakni eta Chadlyk lortu zituzten selekzio afrikarraren golak. Zigor gogorra la nona egin zuen Euskal Selekzioarentzat.

EUSKAL SELEKZIOA
1 GORKA IRAIZOZ
2 ANDONI IRAOLA
3 PANTXI SIRIEIX
4 MIKEL GONZÁLEZ
5 FERNANDO AMOREBIETA
6 ANDER ITURRASPE
7 XABI PRIETO
8 DAVID ZURUTUZA
9 ARITZ ADURIZ
10 MIKEL ARANBURU
11 IGOR GABILONDO (Cap.)
12 MIKEL SAN JOSÉ
13 ASIER RIESGO
14 IÑIGO MARTÍNEZ
15 JON AURTENETXE
16 BEÑAT ETXEBARRIA
17 MIKEL RICO
18 XABI ALONSO
19 GAIZKA TOQUERO
20 IMANOL AGIRRETXE
21 MARKEL SUSAETA
22 JOSÉ JAVIER BARKERO
Selekzionatzaileak: Sr. Jose Mª Amorrortu y Sr. Mikel Etxarri
TÚNEZ
16 MATHLOUTHI (Cap.)
2 IFA
3 HICHERI
5 GHARBI
6 BOUSSAIDI
7 M SAKNI YOUSSEF
8 KORBI
11 CHEHOUDI
14 TRAOUI
15 DHAOUADI
17 JOMAA
1 BEN MUSTAPHA
4 BEJAOUI
9 CHIKHAOUI
10 DARRAGI
12 CHEMMAM
13 BEN YAHIA
18 CHADLY
19 M SAKNI IHEB
20 ABDENNOUR
21 BARATLI
22 JERIDI
23 CHERMITI
24 BEN CHERIFIA
Selekzionatzaileak: Sr. Sami Trabelsi

Epailea: Sr. D. Eduardo Iturralde González
ALDAKETAK
Min. 46 IÑIGO MARTÍNEZ MIKEL GONZÁLEZ
Min. 46 MIKEL SAN JOSÉ FERNANDO AMOREBIETA
Min. 46 JON AURTENETXE PANTXI SIRIEIX
Min. 46 MARKEL SUSAETA XABI PRIETO
Min. 46 MIKEL RICO MIKEL ARANBURU
Min. 46 JOSÉ JAVIER BARKERO IGOR GABILONDO (Cap.)
Min. 46 GAIZKA TOQUERO DAVID ZURUTUZA
Min. 46 CHEMMAM GHARBI
Min. 46 M SAKNI IHEB CHEHOUDI
Min. 62 ASIER RIESGO GORKA IRAIZOZ
Min. 62 BEÑAT ETXEBARRIA ANDONI IRAOLA
Min. 62 XABI ALONSO ANDER ITURRASPE
Min. 62 IMANOL AGIRRETXE ARITZ ADURIZ
Min. 63 BEN MUSTAPHA MATHLOUTHI (Cap.)
Min. 63 CHIKHAOUI DHAOUADI
Min. 63 CHERMITI KORBI
Min. 63 ABDENNOUR JOMAA
Min. 76 CHADLY M SAKNI YOUSSEF
Min. 85 BEN YAHIA BOUSSAIDI
GOLAK
0 - 1 Min. 68 M SAKNI YOUSSEF
0 - 2 Min. 83 CHADLY