Selekzioak

 itzuli

EUSKAL SELEKZIOA  6 - 1 BOLIVIA 

2012/12/29 - Anoeta (Donostia)

Euskal Selekzioak erraz hartu du mendean Bolivia eta berretsi egin du gorengo mailan lehiatzeko gai dela. Aduriz (2), Toquero (2), Ibai eta Agirretxe izan dira goleatzaileak. Ikuskizun paregabea eskaini zuen Euskal Selekzioak Boliviaren kontra. Gorengo mailan ez dira egunero sei gol sartzen. Zer esanik ez elkarrekin jokatzen ohituak ez dauden futbolariak tartean egonez gero, baina Anoetako partidak berretsi zuen lehendik ere jakinekoa zena: Euskal Selekzioa lehiakorra dela oso. Xabier Azkargortak zuzentzen duen taldeak errespetua ematen zion euskal espedizioari. Hautatzaile gipuzkoarrak ilusioa eraman du Boliviara eta apurka-apurka talde lehiakorra egitea lortuko duela dirudi. Baina atzokoan ezin izan zuen ezer egin Etxarri- Amorrortu bikoaren taldeak erakutsi zuen joko erauntsiaren aurrean. Neurketaren orduerdia bete orduko erabakita zegoen partida: Adurizek birritan, Toquerok beste bitan, Ibaik eta Agirretxek sartutako golek zelaian ikusi zena islatu zuten. Euskal Selekzioa Bolivia baino askoz gehiago izan zela. Lehen minututik hartu zuen aginte makila etxean aritu zen selekzioak. Xabi Alonsoren eta Beñaten gidaritzapean erraz jokatzeko aukera izan zuten Iraola, Xabi Prieto eta enparauek eta aukerak bata bestearen atzetik sortu zituzten. Euskal Selekzioak lau gol sartu zituen baina askoz gehiago sartzeko aukerak sortu zituen. Ikusgarria izan zen gure ordezkariek lehen zatian egin zuten lana. Txapela kentzekoa. Bideoan gorde eta futbolean jokatzen ikasten ari direnei erakutsi beharrekoa. Suziri jaurtitzaileei txistu Albiste txar bakarra egon zen lehen zatian. Zale gutxi batzuk bota zituzten suziariak eta horrek eragin zituen arazoak, hain zuzen ere. Lotsagarria izan zen euren jarrera. Gainerako zaleak ere konturatu ziren egiten ari ziren minaz eta txistu egin zieten. Errepikatu ezin den kontua da. Batzuk ikuskizuna zapuzten ahalegindu ziren arren, partidak aurrera jarraitu zuen. Bigarren zatia ez zen lehen zatia bezain ederra izan, baina atsedenaldi ostean ere nagusi izan ziren Euskal Selekzioko ordezkariak. Berdegunean zuten kontrolari esker bostgarren gola sartu zuen Toquerok eta aldagelarako bidea hartu aurretik beste bat sartzeko aukera izan zuen, baina atea hutsik zegoela egin zuen errematea zutoinera bidali zuen. Berdegunean Lehendakariaren tokia hartu zuen Agirretxek egin zuen seigarrena neurketaren azken minutuan. Hori bai, horren aurretik lotsarenak egin zituen Boliviak Motons erdilariaren bitartez. Euskal Selekzioa garaipenarekin eta ikuskizuna emanez aldarrikatu zen.

EUSKAL SELEKZIOA
1 GORKA IRAIZOZ
2 ANDONI IRAOLA
3 MIKEL BALENZIAGA
4 XABI ALONSO
5 MIKEL GONZÁLEZ
6 IÑIGO MARTÍNEZ
7 XABI PRIETO (Cap.)
8 BEÑAT ETXEBARRIA
9 ARITZ ADURIZ
10 GAIZKA TOQUERO
11 IBAI GÓMEZ
12 CARLOS MARTÍNEZ
13 EÑAUT ZUBIKARAI
14 MIKEL LABAKA
15 XABI CASTILLO
16 OIER SAN JURJO
17 MIKEL RICO
18 MARKEL SUSAETA
19 KIKE SOLA
20 IMANOL AGIRRETXE
Selekzionatzaileak: Sr. Jose Mª Amorrortu y Sr. Mikel Etxarri
BOLIVIA
23 SERGIO GALARZA
2 LUIS MENDEZ
22 EDWARD ZENTENO
3 GABRIEL VALVERDE
4 DIEGO BEJARANO
18 JOSE CARLOS BARBA
16 WALTER VEIZAGA
6 PEDRO AZOGUE
14 GUALBERTO MOJICA (Cap.)
19 CARLOS SAUCEDO
11 ALCIDES PEÑA
1 CARLOS ARIAS
5 RONY JIMENEZ
20 ALEJANDRO MELEAN
15 RONALD SEGOVIA
8 ALEX PONTONS
7 VICENTE ARCE
10 RICARDO VACA
Selekzionatzaileak: Sr. Xabier Azkargorta

Epailea: Sr. Miguel Ángel Pérez Lasa
ALDAKETAK
Min. 30 VICENTE ARCE LUIS MENDEZ
Min. 45 CARLOS ARIAS SERGIO GALARZA
Min. 45 ALEX PONTONS CARLOS SAUCEDO
Min. 45 CARLOS MARTÍNEZ ANDONI IRAOLA
Min. 45 MIKEL LABAKA MIKEL GONZÁLEZ
Min. 45 MIKEL RICO XABI ALONSO
Min. 45 OIER SAN JURJO BEÑAT ETXEBARRIA
Min. 45 MARKEL SUSAETA XABI PRIETO (Cap.)
Min. 45 KIKE SOLA ARITZ ADURIZ
Min. 59 ALEJANDRO MELEAN WALTER VEIZAGA
Min. 61 XABI CASTILLO MIKEL BALENZIAGA
Min. 62 RICARDO VACA GUALBERTO MOJICA (Cap.)
Min. 64 IMANOL AGIRRETXE GAIZKA TOQUERO
Min. 70 EÑAUT ZUBIKARAI GORKA IRAIZOZ
Min. 74 RONY JIMENEZ DIEGO BEJARANO
GOLAK
1 - 0 Min. 9 ARITZ ADURIZ
2 - 0 Min. 16 ARITZ ADURIZ
3 - 0 Min. 22 GAIZKA TOQUERO
4 - 0 Min. 27 IBAI GÓMEZ
5 - 0 Min. 56 GAIZKA TOQUERO
5 - 1 Min. 79 ALEX PONTONS
6 - 1 Min. 90 IMANOL AGIRRETXE
euskalweb03.jpg euskalweb04.jpg euskalweb06.jpg euskalweb07.jpg euskalweb08.jpg