Berriak

Beteranoen partida Placido Bilbao omentzeko

Euskal Selekzioak eta Athleticek lagunarteko partida jokatuko dute igandean, urriak 18, Faduran goizeko 11:30etatik aurrera. Aurrez, ostegunean, neurketaren aurkezpena egingo da Lezaman Athleticen lan saioa amaitzen denean. Prentsa agerraldian Luis Mari Elustondok (Euskadiko Futbol Federazioko presidentea), Mikel Etxarrik (Euskal Selekzioko beteranoen aukeratzailea), Jose Angel Iribarrek (Athleticeko beteranoen aukeratzaileak) hartuko dute parte.