Berriak

AURRERA GLORIOSO!!

Talde babazorroak bere historian jokatuko duen bigarren finalean zorterik onena opa dio Euskadiko Futbol Federazioak.

Alavesek lau urte barru beteko ditu ehun urte. Ibilbide luze horretan gorabehera asko izan ditu. Bigarren eta Bigarren B mailan sufritzea zer den ondo dakite talde arabarraren zaleek. Horregatik, gorengo mailan arrakastak lortu dituztenean gozatzen jakin izan dute. Duela hamasei urte eskura izan zuen UEFA, baina ezin izan zuten Liverpool mendean hartu. Futbol jarraitzaileek inoiz ahaztuko ez duten fiinala izan zen Dortumden jokatu zen.

Espainiako Kopakoa bigarren finala izango da babazorroentzat. Gorengo mailara itzuli den sasoia borobiltzeko sari bikaina izango litzateke. Bartzelona ahaltsua izango dute aurrean, baina Mauricio Pellegrinoren jokalariek duten ilusioarekin eta Vicente Calderon eta inguruetan egongo diren 25.000 jarraitzaileren bultzadarekin egin daiteke amets. Aurrera Glorioso¡¡