Berriak

Iraia Iturregi eta Aintzane Encinas izango dira Juaristiren laguntzaileak

Athleticeko eta Realeko ikur izan diren jokalari ohi bi izango ditu alboan aukeratzaile berriak. Iturregik eta Encinasek iaz hartu zuten eretiroa.

Iraiak hamabost urtez jokatu zuen Athleticen -402partida guztira-. Euskal Selekzioarekin, berriz, sei neurketatan hartu zuen parte gol bat sartuz. Encinasek, berriz, Realaren sorreratik taldean mantentzen zen futbolari bakarra zen joan den sasoiaren amaieran futbola lagatzea erabaki zuen arte. Tarte horretan 388 aldiz jantzi zuen elastiko txuri-urdina. Euskal Selekzioarekin lau partidatan bi gol sartu zituen.